Euskal Kantuzera joateko autobusa antolatu dute

Sábado, 19 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 12:46h.

TOLOSA – Tolosa Kantari taldea Iruñeara joango da datorren ekainaren 2an Euskal Herrian Kantuz egitasmoan parte hartzeko. Horregatik, autobusa antolatu dute eta izen-emateak zabalik daude. Bidaia eta bazkaria 35 euro ordaindu behar dira, eta txartelak salgai daude Xirimiri tabernan. Azken eguna horretarako maiatzaren 26an izango da. Ohartarazi dutenez, autobusa 65 eserlekukoa da eta 8.30ean aterako da zezen plazatik. – M.S.S.

Secciones