Oiartzungo Antzerki Eskolan izen-ematea, astelehenean irekita

Sábado, 19 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 12:45h.

 OIARTZUN – Astelehenetik aurrera 12 eta 18 urte arteko gaztetxoek datorren ikasturterako Oiartzungo Antzerki Eskolan izena emateko aukera izango dute. Ekainaren 8an bukatuko da izena emateko epea Elorsoro kiroldegian, Haurtzaro ikastolan eta Elizalde institutuan. Ikasturtea 60 euro ordaindu beharko dute oiartzuarrek eta 80 euro, aldiz, kanpokoek. – A.M.