bertan

Eraso matxistak salatzeko murala

Sábado, 19 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:04h.

oñati - Oñatiko kiroldegiko kantxa urdineko sarrerako horman eraso matxistak salatu eta emakumeen askatasuna aldarrikatzen duen panela ipini zuten ostegunean (irudian). Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako egunaren harira margotu zuten, San Lorentzo eta Errekalde arteko tunelean. Muralaren leloa Libria izan gura dot, ez balientiazen;izan ere, Gorritxitxiko tunela emakumeentzako puntu beltz moduan identifikatuta baitzegoan. Hala ere, ezezagun batzuk erretzen saiatu ziren eta tuneletik kendu zuten egileek. Orain, ikur bihurtu den erdi erreta dagoen irudi hori, sinbolikoki, kiroldegian jartzea erabaki dute Udalak eta herriko sare feministak, gertakari haren azalpena jasotzen duen plaka batekin. -A.D.

Secciones