‘Martin Zalakain’ dantza ikuskizuna izango da gaur Coliseo antzokian

Sábado, 19 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 12:47h.

EIBAR – Juan Antonio Urbeltzek Pio Barojaren Martin Zalakain abenturazalearen eleberrian oinarrituta sortu duen dantza ikuskizunarekin disfrutatzeko aukera bikoitza izango da gaur Coliseo antzokian. Argia dantzari taldeak eta Artedramak ekoiztu dute ikuskizuna, Euskal Herri osoko 100 bat dantzari eta musikariren partaidetzarekin. Lehen emanaldia 19.30ean hasiko da (sarrerak agortuta daude) eta bigarrena 22.00etan. Sarreren prezioa 15 eurokoa da (10,5 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin). – J.L.

Secciones