Irrisarri Landeko udalekuetarako aurretiko izen-ematea zabalik da

Sábado, 19 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 12:44h.

IRUN – Irungo Udaleko Gazteria arloak zabalik dauka, 010 telefonoan eta bere webguenan, datorren asteazkena maiatzaren 23ra bitarte, uda honetan berriz ere Nafarroako Irrisarri Land abentura parkean antolatuko dituen udalekuetarako aurretiko izen-ematea. Guztira, sei txanda eskainiko dira uztaila eta abuztua artean, 8 eta 16 urte arteko ume eta gazteei zuzenduta. Argibide guztiak www.irun.org gunean daude. – X.S.