Xabier Lizasoren kontzertua, gaur Orioko kultur etxean

Viernes, 18 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:27h.

ORIO – Xabier Lizaso musikari oriotarrak piano kontzertua eskainiko du gaur Orioko kultur etxean, 22.00etan. Kontzertuari Oriotar bat Varsovian izena jarri dio eta inguru hartako musika jotzeaz gain, kontatuko ditu gaztetan Varsovian egindako egonaldiaren pasadizoak eta anekdotak. Kontzerturako sarrerak bost eurotan daude salgai kultur etxean, eta guztira, 100 sarrera jarri ditu eskuragarri Udalak. – A.R. 

Secciones