Udaberri Festa ospatuko dute Larramendi auzoan

Haurren 3x3 eta helduen 4x4 futbol txapelketak izango dira bihar Arkauteko zelaian, musika eta otartekoak

Viernes, 18 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Tolosa - Udaberri Festa antolatu du Larramendi Auzo Elkarteak biharko. Haurrentzako 4x4 futbol partidak izango dira 15.00etatik 20.00etara Arkauteko zelaian eta ondoren, 20.00etan, helduen 3x3 partidak. Gainera, otartekoak, edariak, eta 80 eta 90 hamarkadetako musika izango dira.

Antolakuntza “oso pozik” dago deialdiak izan duen erantzunarekin, izan ere 280 haur inguruk izena eman dute txapelketan eta 60 talde misto osatu dituzte, (35 benjamin eta 25 alebin). “Lehenengo aldiz Arkauteko zelaian egingo dugu eta Udala arduratuko da belarra moztu eta zakur kakak ken-tzeaz”, azaldu dute antolatzaileek. Helduen partidak 20.00etan izango dira eta parte hartu nahi dutenek bertan izena eman beharko dute. Txuletak, sagardo botilak, piper poteak eta abar izango dira saritan. - M.S.S.

Secciones