Bihar, San Isidro azoka eta Aiherra-Antzuola senidetze ospakizuna

Viernes, 18 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:28h.

ANTZUOLA – San Isidro azokak eta Aiherra-Antzuola senidetze ospakizunak berotuko dute biharko eguna Antzuolan. 9.00etatik 13.00etara, ganadu azoka eta herriko artisauen postuekin gozatzeko aukera egongo da, Bidezko Merkataritzako produktuen salmentarekin batera, besteak beste. Kukumarro erakusketak, txistularien eta trikitilarien kalejirak, behi-jezte desafioak, bazkariak eta kantu saioak ere jantziko dute festa. – A.D.