Bihar hasiko da Andoaingo ‘Kalegiroan’

? |

Viernes, 18 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Andoain - Iazko arrakastaren ondoren, kultur jarduerak kalera ateratzea helburu duen egitasmoa martxan jarriko du Andoaingo Udalak. Kalegiroan ekimenaren lehen ekimena bihar izango da.

Udazken eta udaberrian ohiko jarduerak indartu nahi ditu Kultura departamenduak, baina kalea eszenatoki hartuta. Hala, goiz zein arratsaldez Anita Maravillas taldearen Sardina bakalau izeneko antzerki ibiltariaz izango da herrian zehar;12.30ean Basteron eta 18.00etan Zubiaurre etxean. Trapu Zaharrak konpainiak arratsaldean, 19.00etan, gazteleraz Sefini emanaldia eskainiko du Zumea plazan.

Egitarauarekin jarraituz, maia-tzaren 26ean Katramila Andoaingo antzerki taldearen obra aterako dute kalera eta udazkenera begira ere iragarri dituzte ekitaldiak. Irailaren 22an eta 29an dantza izango da protagonista Andoainen. - M.S.S.

Secciones