EKONOMIA

Hitzarmen berria Ordiziako Udala eta merkatarien artean

Lau urteetarako konpromisoa zehaztu dute bi aldeek, merkatal sektorea bultzatzeko asmoarekin

Viernes, 18 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

ordizia - Elkarlanean jarraituko dute Ordiziako Udalak eta Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbi-tzu elkarteak, bi alderdientzat betebehar eta konpromiso desberdinak jasotzen dituen lau urtetarako hi-tzarmen berria sinatu ondoren. Helburua elkarren alboan jardutea izango da epe horretan, adostutako ekintza eta proiektuen garapena baimendu eta markatutako helburuak lortzen saiatuz.

Sektorea indartzeko asmoarekin, herriko merkataritza biziberritzeko plan berezia garatu zen Ordizian eta bertan Merkataritzako II. Plana landu zuten. Horri esker ondorio nagusiak atera dituzte eta hitzarmen berri hau sinatu da “sektorearen ahultasun eta mehatxuei aurre egiteko, baita antzeman eta jasotako sendotasun eta aukerak indartu eta aprobetxatzeko”, zehaztu du Jose Miguel Santamaria, Ordiziako alkateak.

helburu argiak Hitzarmena sina-tzerako orduan hainbat helburu zehaztu dituzte bi aldeek. Hala, sektoreko profesionalei errepresentazioa, defentsa eta aholkularitza bultzatuko dituzte, herriko marketing eta bertako merkataritzaren garapenarekin batera. Merkatari-tzaren sektorearen eguneko ikuspegia jakiteko merkatal hirigintzaren azterketa egingo da, garapen eta exekuzio lanekin batera. Salmenta puntuetan hobekuntza eta lokal komertzial hutsen berreskuratzea ere badute helburu, sektorearen profesionaltasuna bultzatzeaz gain. Ordiziarrak bertako merkataritzan kontsumoa egitearen garrantzia an-tzeman dezan lana egiteko konpromisoa ere hartu dute Udalak eta Ordizian elkarteak, baita herri merkataritzaren kalitatea transmititu erosketa eroso eta erakargarriagoak erraztuz. Amaitzeko, sektorearen modernizazioaren aldeko apustua egingo dutela azaldu dute, kudeaketak errazten dituzten tresnekin, dagozkion ekintzekin animatuz, lagunduz eta lehiakortasuna handituz.

Elkarlan honentzat 60.000 euro baino gehiago bideratuko ditu Ordiziako Udalak zuzenean. “Eusko Jaurlaritzaren eta saltokien ekarpenei edo beste kolaborazioei baturik sektorea indartzeko tresna berriak aurkezteko, dinamizazio ekintza berriak antolatzeko eta Ordizian bulegoaren bitartez zerbitzu hobeagoa emateko aukera emango dutelarik”, gaineratu du Santamariak sinatzerako garaian. - M.A.