Silo plastikoaren bilketa hilaren 24an egingo da

A.M - Jueves, 17 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:43h.

Oiartzun. Silo plastikoaren bilketa berezia egingo du Udalak hilaren 24an. Belar bolak biltzen dituen plastikoa hondakin berezia da eta tarteka sortzen da abereak dituzten baserrietan. Oraingoa urteko bigarren bilketa izango da. Hilaren 22an eta 23an utzi beharko da silo plastikoa horretarako zehaztutako tokietan: Ergoienen, Arbelaitz bidearen sarreran;Gurutzen, Bizardia elkartearen aurrean;Karrikan, Gaintzabal bidearen sarreran;eta Ugaldetxon, Txaparreko zintzilikarioen ondoan edo Zerradi poligonoko ekarpen-gunearen ondoan.

Secciones