Ordiziako setioaren inguruko jardunaldiak hasiko dituzte gaur

Jueves, 17 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 14:10h.

ORDIZIA – Larunbatean eta igandean egingo dira Ordizian 1835. urteko setioaren inguruko erakustaldiak. Horren harira, gaur, 19.00etan, Barrena kultur etxean jardunaldi batzuk hasiko dituzte girotzeko. Bertan, Nerea Iraola eta David Cano, Gure Iragana kultur elkarteko kideek Maribaratza kanoia, Villafrancako sinbolo historikoa hitzaldia eskainiko dute setioaren inguruko xehetasunak zehaztuz. – M.A