BERTAN

Diseinua, moda eta gastronomia, Trenaren Museoan

Teresa Mangas eta Belen Ibarrola, erdian, eta egitasmoan parte hartu duten erakundeen ordezkariak.

Market nº 8 izeneko azoka maiatzaren 26 eta 27an izango da eta kalitatezko produktuak eskainiko ditu

Jueves, 17 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

azpeitia -Atzo aurkeztu zuten, Azpeitiko Trenaren Museoan, Market nº 8 izeneko ekimena. Maiatzaren 26 eta 27an bertan ospatuko den azoka da, hain zuzen ere, diseinua, moda eta gastronomia uztartzen dituena.

Teresa Mangas eta Belen Ibarrola dira Market nº 8 azokaren sustatzaileak eta haiek eman zituzten azokaren inguruko xehetasunak. Nagusiki, eskuz egindako kalitatezko produktuak eskainiko dira, baina horiez gain, osagarriak, arropa, gourmet produktuak eta bestelako produktu originalak ere izango dira erakusgarri.

“Azoka honek iraganera eramango gaitu, eta aldi berean etorkizunera ere, produktu tradizionalez gain gaur eguneko produktuak eta tendentziakoak eskainiko baititu. Aldi berean, jende arteko topagune izango da eta famili edota lagun artean egun atsegina pasatzeko aukera ezin hobea eskainiko du”, esan zuten.

Izan ere, asko izango dira ondo pasatzeko aukerak, besteak beste Lasaoko geltokira joan-etorria baporezko lokomotoran egin, gosari osasuntsu bat prestatzen ikasi Eliku zentroari esker, Kimu bat taldeari esker landare teknika japoniarra eginez ikasi, Luis Beltza dantza eskolarekin dantzatu, edota magia ikuskizuna. - N.G. / Argazkia: J. Colmenero

Secciones