Euskarazko Interneten Eguna ospatzen da gaur hirugarren aldiz

n.g. - Jueves, 17 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 09:00h.

DONOSTIA. Gaur, maiatzaren 17an, Nazioarteko Interneten Egunarekin batera Euskarazko Internet Eguna ospatzu da hirugarrenez. Euskarazko interneten sustapenean eragiteko helburuarekin, PuntuEUS Fundazioak eta UEUk (Udako Euskal Unibertsitateak) ekitaldi bat antolatu dute gaur Miramon Parke Teknologikoan, arratsaldeko 17:30etan.

Aurten mugikorrak dira protagonista. PuntuEUS Fundazioa ikerketa bat egiten dabil euskaraz eskuratu daitezkeen sakelekoen inguruan. Horri buruzko datuak biltzeko asmoarekin, Lehen Hitza izeneko aplikazioa deskargatzea proposatzen dute mugikorraren marka eta modeloa euskaraz jarri daitezkeen jakin ahal izateko.

Horrez gain, gaur arratsaldeko ekitaldian sareko komunitatearen egoera eta erronkak azaldu dituzte eta, bide batez, bi herri saritu dira: .eus domeinu gehien dituena batetik, eta euskarazko web-orrialde gehien dituena bestetik.

Secciones