KIROLAK

Itsasondoko pilotalekua, irisgarriago

Haur batzuk futbolean jolasten, eraberrituko duten Itsasondoko pilotalekuan.

Udalak eta Aldundiak hitzarmen bat sinatu dute Errota pilotalekuan beharrezko egokitzapen lanak egin ahal izateko

M. Aranburu - Jueves, 17 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Itsasondo - Itsasondoko Errota pilotalekua 1989 urtean eraiki zen Ignacio Diaz Goena arkitektoak egindako proiektuari segiz. Lan horiek zaharkituak gelditu dira eta orain, Udalak, Aldundiaren laguntzari esker, egoki-tzapen lanak egingo ditu. Axier Garro, Itsasondoko alkateak, eta Denis Itxaso, Kultura eta Kirol Departamentuko diputatuak, proiektuaren nondik norakoak azaldu eta pilotalekua berritzeko hitzarmena sinatu dute. Proiektuak, guztira, 402.000 euroko aurrekontua du eta Aldundiak 162.000 euro jarriko ditu.

Pilotalekuak perimetroan hiru horma ditu: frontisa, ezker horma eta errebotea. Laugarren aldean arkupea du, plazara begira. 36 metro luze, 14 metro zabal eta 12 metro altu da. Gaur egun, frontoiko kantxaren eta plazaren kotaren artean bi metro inguruko aldea dago, eta tarte horretan hormigoizko bost harmaila daude. “Pertsona batzuk ezin dute kantxara jaitsi, eta ezin dira antolatu kantxaraino ibilgailuz iristea eskatzen duten zenbait ekitaldi”, azaldu du alkateak. Beraz, bertako irisgarritasuna hobetzea beharrezkoa da. Gainera, alkateak esan du Itsasondok 700 biztanle baino gutxiago dituela eta pilotalekua “gune garrantzitsua” dela: “Herriko ekintzetarako aterpe handi bat da”.

lau hilabete Zeuden arazoak zirela eta, alternatiba desberdinak planteatu ziren Itsasondon, eta 2017an herritarren partaidetza bidezko bozketa egin ondoren, aukeratu zen proiektua burutuko da;hau da, kantxa plazaren mailaraino igotzea egingo duena.

Epeei dagokionez, hilaren 28an egingo dute Itsasondon Osoko Bilkura eta Garrok aurreratu du hainbat aukera daudela: “Hiru enpresa aurkeztu dira eta orain lan horien esleipena egingo dugu”. Errota pilotalekua berritzeko lanak segituan ikusiko dituzte itsasondoarrek, izan ere, ekaina erdialderako hasita egongo direla espero du alkateak: “Lau hilabete iraungo dituzte obrak, eta hemendik hilabetera edo hasiko direla espero dugu”. Garran-tzitsua da udan lan guztiak egitea, irailaren 21ean hasiko dira herriko festak, eta “ordurako guztia eginda” egotea nahiko luke alkateak, herriko hainbat ekitaldi egingo direlako bertan.

Itxasoren esanetan, Itsasondora bideratuko duten partidarekin “inbertsio polita geldituko da”. Horrez gain, gaineratu du Aldundian adin, sexuko eta jatorri guztietako herritarrek instalazio egokiak izan eta hori-etara sarbidea izatea nahi dutela, han “kirola edo gainerako aisialdiko jarduerak egiteko eta, horrela, haien bizi kalitatea hobetzeko”.

Secciones