‘Trans-formatzen’ dokumentala emango dute ostiralean Legazpin

Miércoles, 16 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 14:01h.

 LEGAZPI – Ostiral honetan transexualitateari buruzko Trans-formatzen dokumentala emango dute Legazpin. Emanaldia Latxartegi aretoan izango da, 20.30ean. Datorren astelehenean beste emanaldi bat egongo da, herriko ikasleentzat. Dokumental hau Ekaitz Goikoetxea eta Garazi Zabaleta beasaindarrek eta Aitor Lanas iruindarrak egin dute. Hainbat lagunen testigantzak jaso dituzte. – A.Z.