Eider Rodriguezen ‘Bihotz handiegia’ liburua mintzagai

Miércoles, 16 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 14:01h.

 LEGAZPI – Gaur arratsaldean Legazpiko euskarazko irakurketa taldearen saioa egongo da. Parte hartzaileak 18.30ean elkartuko dira, liburutegian. Eider Rodriguez idazle errenteriarraren Bihotz handiegia liburuari buruz hitz egingo dute. Moderatzaile lana Gorka Azkaratek egingo du. Ekitaldi hau Legazpiko liburutegiaren 50. urteurreneko programaren barne antolatu dute. – A.Z.