Asuncion publiko egiteko proposamena egingo du EH Bilduk

Maiatzaren 23an Topic-en xehetuko dituzte eskualdeko ospitale publiko bilakatzeko eman beharreko pausoak

Miércoles, 16 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h.

tolosa - EH Bilduren ustez Tolosaldeko osasun arretaren arazoa konpontzeko “borondate politikoa” behar da eta, bide honetan, “egingarri den” Asuncion klinikaren publifikazio proposamena prestatu dute. Datorren astean, hilaren 23an, 19.00etan, Topic-en plazaratuko dute dokumentua.

EH Bilduko ordezkariek atzo azaldutakoaren arabera, lau atal bereizten ditu txostenak. Lehen atalean, EH Bilduk osasungintzaren inguruan duen lan-filosofia aurkeztuko da;bigarren atalean, Tolosaldeko osasun publikoak behar dituen azpiegituren berrantolaketaren inguruko gogoeta eta proposamena;hirugarrenik, langileen integraziorako proposamena;eta azkenik, Eusko Legebiltzarrean egin beharreko ibilbide politiko eta legalaren argipena.

“Urteak dira Tolosaldeako osasun arreta auzitan dagoela. Arrazoiak asko dira;langileen egoera, Asuncion klinikak Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmena ez betetzea, klinika beraren egoera, inbertsio falta, mediku espezialistak alde egitea... honen arrazoia klinika pribatu batek erreferen-tziako ospital moduan lan egitea da, baina honen guztiaren atzetik osasungintzaren eta asistentziaren pribatizazio nahia daude”, azaldu zuen Kristina Pelaez EH Bilduko ordezkariak. Argi dute zerbitzu publikoak kudeaketa publikoa behar duela “ez bakarrik baliabide guztiak osasungintzara erabiliko direlako, baita integrazioa, eraginkotasunak eta koordinazioa nabarmen hobetzen direlako”.

EH Bilduren ustez, osasungin-tzaren egoerak irtenbidea behar du eta borondate politikoa arazoa konpontzeko. “Gure eskualdeak osasun proiektu berri eta modernoa behar du, herritarren beharrak kontuan izango dituena”, gehitu dute. Datorren maiatzaren 23an aurkeztuko duten proposamena ez da dokumentu itxi moduan plazaratzen, “eztabaidarako lan dokumentu batean baizik, gaur egungo osasun arreta alda-tzen hasteko tresna bezala”. - M.S.S.