Herriko Plazako arkupetako sabaia konpontzen hasi dira

Miércoles, 16 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 14:23h.

OÑATI –Herriko plazako arkupetako sabaia konpontzeko lanak hastea erabaki du Oñatiko Udalak, segurtasuna bermatzeko helburuarekin. Jabekideek izendatu dituzten arkitektoek begi bistan geratzen den egurrezko estruktura ikuskatuko dute. Egingo diren konponketa lanak behin behinekoak dira;izan ere, igeltsuak estaltzen duen egurrezko estruktura kaltetuta dagoen eta hala bada, zenbaterainoko kalteak dituenaren arabera erabaki beharko baita ondorengo interbentzio baten premia eta maila. – A.D.