Musikoterapiari buruzko hitzaldi irekia izango da bihar

Miércoles, 16 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 14:25h.

ELGOIBAR – Nualak, aniztasun funtzionala edo adimen urritasuna duten pertsonen guraso eta lagunen elkarteak eta Inazio Bereziartua musika eskolak musikoterapiaren onurak azaltzeko hitzaldia antolatu dute biharko, Udalaren eta Danobat enpresaren laguntzarekin. Nahi duten herritar guztien partaidetzari irekita egongo den hitzaldi hori 19.00etan hasiko da musika eskolako auditorioan eta Patxi del Campo, Musikoterapia Institutuko zuzendaria, izango da hizlaria. – J.L. 

Secciones