Herriko merkatariei zuzendutako kanpaina aurkeztuko dute gaur

Miércoles, 16 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 14:24h.

MUTRIKU – Udalak eta Bertan elkarteak herriko merkataritza sustatzeko antolatu duten Nik Mutrikun bai kanpaina auzkeztuko dute gaur dendarien aurrean. Aurkezpena 20.00etan egingo da Zabielen eta bertan herriko establezimenduetan erosketak egiten dituztenentzat hainbat sari eskainiko dituen kanpainaren nondik norakoak azalduko dituzte. Izan ere, ekimen honen bitartez “6.000 euro erosketa bonoetan, 2.700 erosketa poltsa eta 1.000 boligrafo” banatzea aurreikusten da. – J.L.