Akordeoi eta soka instrumentuen kontzertua izango da etzi

Miércoles, 16 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:56h.

HONDARRIBIA – Hondarribiko Itsas Etxeko auditoriumean, ostiralean, 20.00etatik aurrera, akordeoi eta soka instrumentuen kontzertua eskainiko dute Iñaki Alberdi irundarrak eta Euskal Herriko Kontserbatorio Goreneko master ikasle, irakasle eta musikari profesionalek osatzen duten Musikene Master String Orkestrak. Sarrerak bi eurotan daude salgai, Kutxabanken bitartez eta Arma Plazan.– X.S.