Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute Igartubeitin

A.Z. - Domingo, 13 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 17:05h.

Ezkio - Datorren asteburuan Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute Igartubeitin. Larunbatean eta igandean ate irekien jardunaldiak egongo dira: 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.00etara. Sarrera doan izango da eta bisita gidatuak egongo dira. Gainera, bisitari guztiei ongi etorri mokadutxoa emango diete. Bestalde, larunbatean, 16.30ean, Juan Mari Beltranek kontzertu didaktikoa emango du.