Umeentzako igeriketa ikastaro trinkoak egongo dira uztailean

J.L. - Domingo, 13 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 17:15h.

Azpeitia - Udal Kirol Patronatuak 4 eta 13 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendutako igeriketa ikastaro trinkoak antolatu ditu uztailerako. Ikastaroak uztailaren 2tik 20ra izango dira eta klaseak goizez emango dituzte, adinaren arabera egokitutako txandatan. Ikastaroen prezioa 94,66 eurokoa da (54,08 euro Kirol Patronatuko bazkideentzat) eta interesatuek hilaren 21era arte eman dezakete izena igerilekuan (943 814 121 telefonoa).

Secciones