Tomatearen zaintzari buruzko tailerra eskainiko dute bihar

M.S.S. - Domingo, 13 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 17:00h.

Berrobi - Tomatearen zaintzaren inguruko tailerra izango da bihar Berrobiko Baratze parkean, 18.00etatik 19.30era. Tailerraren bukaeran tomate landareak oparituko dituzte gerturatzen direnen artean. Baratzeetako erabiltzaileez gain edozein gerturatu daiteke bertara.