Arbelak euskaraz mende erdiz

Azken urteotan Donostiako hainbat ikastola ari dira 50. urteurrena ospatzen. Aurten Ibai eta Aitor ikastolek izango dituzte 50 kandela ikasturte amaierako pastelean

Domingo, 13 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Francok bizirik jarraitzen zuen oraindik, baina 60ko hamarkadan bidea egin eta klandestinitatea gainditu nahi zuen euskarazko hezkuntzak. Han eta hemen ari ziren lehen andereño haiek eskolak ematen, pisuetan, lokaletan... Baina poliki-poliki, etxe eta gela haiek handitu eta lehen ikastolak sortzen ere hasi ziren Donostia osoan, gainerako herrietan bezala. Euskaraz irakasteaz gain, hezkuntza eredu berri bat sustatu eta gauzatu zuten.

Gehienek lanean jarraitzen dute gaur egun eta hiriaren aldaketen lekuko izan dira. Azken urteotan ospakizunak izan dira nagusi, batzuk eta besteak mende erdia betetzen ari baitira. Horietako batzuk sare publikoan integra-tzea erabaki zuten aurrerago, 1993. urtean, eta besteek Ikastolen Elkartean jarraitzen dute, kontzertatu moduan. Guztiek, hori bai, euskarazko irakaskun-tza zabaltzen jarraitu dute urte hauetan guztiotan.

Santo Tomas Lizeoa izan zen aurrena ospakizunak prestatzen: aitzindaria izan zen 1961.ean eta 2011an bete zituen urrezko ezteiak. Azken urteotan beste zenbait aritu dira 50 urteko jaiak, liburuak, kantak eta topaketak prestatzen. Antiguako Jakintzak 2014an ospatu zituen 50 urteak eta 2016an Zurriola Ikastolak eta Añorgako Amassorrain Ikastolak bete zuten mende erdia. Iaz Ikasbideren eta Herri Ametsa ikastolaren txanda izan zen, besteak beste.

Aurten beste bi ikastetxe ari dira ekitaldi bereziak prestatzen mende erdia bete dutela eta: Egiako Aitor ikastola, alde batetik, eta Ibaetako Ibai, bestetik. Kurtso amaiera berezia izango dute biek datozen asteotan. - N.G.

Secciones