Bertsoak Oxigenoa euskarari 6.000 metroan egitasmorako

A.D. - Domingo, 13 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 17:10h.

Oñati - Oxigenoa euskarari 6000 metroan egitasmoaren baitan, bertso jaialdia izango da datorren 19an Oñatiko Zubikoa pilotalekuan (22.30ean), Uxue Alberdi, Amets Arzalluz, Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegi bertsolariekin. Sarrerak dagoeneko salgai daude Txokolateixan, hamar eurotan. Felipe Uriarte mendi-gidari beteranoaren eskutik, Euskal Herriko 7 lurraldeetako hamabost ikaslek horietatik, lau Txantxiku ikastolakoak datorren udazkenean espedizio baten parte hartuko dute Himalaian.