Zumaiako Dardara elkarteak VI. urteurrena ospatuko du gaur

Sábado, 12 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 12:52h.

 ZUMAIA – Zumaiako Dardara Musika Kolektiboak seigarren urteurrena bete du aurten, eta ospakizunerako musika izango da protagonista gaur iluntzerako antolatu duten jaialdian. Honako lau talde hauek izango dira gonbidatuak: Arenna, Bide Bakarra, Rodeo eta Blowing Soul taldeak. Arratsaldeko 20.00etan hasiko dira musika emanaldiak, Amaiako Plazan, eta zumaiar guztiak gonbidatu dituzte. – A.R.