SASen kontzerturako dohaintzak egin ditzakete zumaiarrek

Sábado, 12 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 12:52h.

 ZUMAIA – Zumaiako Sapere Aude Sinfonietta orkestrak abuztuan egiten den Musika Jaialdiaren baitan kontzertu berezia eskainiko du aurten ere. Datorren abuztuaren 5ean izango da emanaldia eta Beethovenen eta Rodrigoren lanak entzuteko aukera izango dute zumaiarrek kontzertuan. Orkestrak lortutako dirua Afagi elkarteari emango dio, eta dagoeneko dohaintzak egin daitezke orkestraren webgunean. – A.R.