Astelehenean zabalduko da udalekuetan izena emateko epea

Sábado, 12 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 12:52h.

GETARIA – Getariako Urritza aisialdi elkarteak aurtengo udaleku irekietan izena emateko epea zabalduko du astelehenean, eta hilaren 20ra bitartean egongo da zabalik. Horretarako, Katxopa gaztelekura joan beharko da. Edozein zalantza izanez gero, urritza.ae@gmail.com helbidera idatz daiteke, edota 688 712 510 telefonora ere deituta jarri daiteke harremanetan Urritza taldeko kideekin. – A.R.