Haur txikientzako ipuin kontaketa bat egongo da astelehenean

Sábado, 12 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 12:50h.

OIARTZUN – Datorren astelehenean Oiartzungo bi eta hiru urte arteko haurrentzako ipuin-kontaketa saioa izango da Manuel Lekuona liburutegian, Lur Kortaren eskutik, 17.30ean. Saiora garaiz heltzeko eskatu nahi zaie gurasoei. Oraingo honetan, haurren adina kontuan hartuta, heldu batek egon ahal izango du saioan haurrarekin, baina haur bakoitzeko, heldu batek soilik sartu ahal izango du. – A.M.