Gaztetxoek jaietarako proposamenak bideoan grabatu behar dituzte

Sábado, 12 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 12:49h.

ERRENTERIA – Badira lau urte madalenetarako gazteei zuzendutako ekintzak eurekin batera antolatzen direla, baina aurten proposamenen bilketa era berritzaile batean burutuko da. Honela, 13 eta 17 urte bitartekoek proposamenak minutu bateko iraupena izango duen bideo batean grabatu eta gazteria@errenteria.eus helbidera bidali beharko dituzte izen-emate orri batekin batera maiatzaren 16a baino lehen. – A.M