Basilikan, Errenteriako eta Donostiako kantu zaharrak

Txistulari taldea Errenteriako Erromerian.

Ereintza Elkarteko Txistulari Beteranoek emanaldi berezia eskainiko dute gaur

Aitziber Muga - Sábado, 12 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:04h.

Errenteria - Gaur 20.00etan Errenteriako Maria Magdalena basilikan, Ereintza Elkarteko Txistulari Beteranoen Bandak Donostia eta Errenteriako kanta zaharrak kontzertua eskainiko dute.

Ereintzatik gogora ekarri dutenez, “euskal musikaren eta kantaren inguruan sarritan gogoratu izan ditugu Donostiako eta Errenteriako kanta zaharrak. Ereintzak ere askotan esku hartu izan du, donostiarrekin elkarlanean, hainbat ekitaldi eta ospakizunetan. Horren lekuko dugu gaurko emanaldia”.

Kontzertu berezi honen abiapuntua sarritan abestu izan den Donostiako hiru damatxo Errenterian dendari abestia izan da. Horretaz gain, ezagunak diren piezak eta melodiak gozatu ahal izango dituzte entzuleek.

Emanaldia Gazte Bidebiribilketarekin hasiko da. Ondoren Martxa Heraldikoak;Agustin, Xanti eta Juan Joxe rapsodia;eta Habanera del Guria etorriko dira.

Bosgarren kanta Jose Inazio Ansorenaren Donostiako hiru damatxo abestiaren bariazioak entzuteko aukera egongo da Mikel Oliveri bakarlariari esker.

Emanaldiaren bigarren partean Errenteria izango da nagusi doinuetan: Idiarena, sekulan ez da sartu izandubertsoak;Errenteriako Idiarena, Jose Inazio Usabiagaren Ereintza ereserkia;Jose Inazio Ansorenaren Errenderiarra fandangoa eta David Telletxearen Maria Magdalenaereserkia. Bukaeran Jeiki, Jeiki alborada;inauterietako dianak eta No lo olvido diana entzuteko aukera egongo da.

Esan bezala, kontzertua Ereintza Elkarteko Txistulari Beteranoen Bandak eskainiko du. Elkartean urte luzetan (1963-1980 aldian, beste ba-tzuen artean) txistua jotzen aritu diren kideak dira. Errenterian oso ezagunak dira, herriko hainbat ekitaldietan, Erromerian, Santa Zezilian eta beste ospakizunetan, Txistulari Beteranoen Banda kalez kale, plazaz plaza aritu baita jai giroa areagotzen.

Ereintzak ekitaldi honetan eta beste batzuetan bidelagun dituen musikarien lana eskertu du: Beñat Arbelaiz eta Xabier Susperregi tronpeta-joleak, Jose Luis Lakunza eta Juanan Laboa tenoreak eta teklatuan Alberto Santos. Zuzendaria Josetxo Oliveri izango da. “Elkarlanari eskerrak, hurbilago sentituko ditugu Donostia eta Errenteria kantu zaharrak gogoratuaz eta kantatuaz”, ziurtatu dute antolatzaileek.

Secciones