‘Hire maitale traketsa’ erakusketa ikusgai dago Beasainen

Sábado, 12 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 12:51h.

 BEASAIN – Hire Maitale Traketsa, Harriak programaren barruko erakusketa kolektibo bat da eta ikusgai dago egunotan Beasaingo Igartzako jauregiko burdinolan. Okela sormen lantegiak antolatutako ekintza honetan Andere Etxegarai, Izaskun Araluzea, Mikel Rúiz Pejenaute, Zatarawerk artisten obra eta lanak daude jarrita. Astelehenetik ostiralera 8.00etatik 20.00etara egongo da zabalik eta larunbat eta igandeetan, berriz, 11.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.00etara. Erakusketaren itxiera maiatzaren 20an izango da. – M.A.