Narrasti eta anfibioak ezagutzeko aukera eskainiko da Zegaman

Sábado, 12 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 12:51h.

 ZEGAMA – Zegamako Anduetza Parketxeak bihar goizerako narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldia antolatu du. Saioa goizeko 10.00etan hasiko da eta Ander Izagirre adituaren eskutik Aizkorri eta Aratz parke naturaletan dauden animalia hauek ezagutu eta identifikatzen ikasiko dute parte hartzen dutenek. Adin guztietako pertsonei zuzenduta dago irteera hau eta pertsonako bost euro ordaindu beharko da. Informazio gehiago jasotzeko anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi behar da edo 943 802 187 zenbakira. – M.A.