Loinatz jaiek iraun bitartean ez da TAO zerbitzurik izango

Sábado, 12 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 12:51h.

BEASAIN – Atzo arratsaldean hasi zituzten Beasainen Loinatz jaiak, eta horrek herriko trafikoan eragina izango du, batez ere, zirkulazioan eta aparkalekuen erabileran. Aldaketen artean nabarmenena TAO zerbitzua gaur, astelehenean, asteartean eta datorren hilaren 19an ez dela egongo izango da. Aparkalekuei dagokionez, bestalde, Loinatz jaietan Beasainera etorri behar dutenei, Bernedo Eneko aparkalekua, Senpereko Merkatal Zentroa eta Renfeko nasan aparkatzeko deia egin du Udalak. Gipuzkoa plazakoa itxita egongo da barrakengatik. – M.A.