Ainara Azpiazu ilustratzailea asteartean izango da Lazkaon

Sábado, 12 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 12:50h.

 LAZKAO – Lazkaoko Gerriko kultur elkarteak antolatuta, datorren asteartean, maiatzaren 15ean, Ainara Azpiazu, Axpi izenez ere ezaguna den ilustratzailea izango da Udal Liburutegian, marrazkiak jartzen hainbat istoriori. Hain zuzen ere, San Benito ikastolako laugarren LHko ikasleek, taldeka, klasean egin dituzten ipuin guztiak ilustratuko ditu Azpiazuk bertan. Hainbat konturen artean, Lazkao Txikiri buruzko ipuin bati irudiak jarriko dizkio ilustratzaileak, eta horrela, Lazkao Txikiren ilustrazioak ikusteko aukera egongo da. – M.A.