Astigarragak udako eskaintza aurkeztu du

Lehenengo izen-emateak astelehenean zabalduko dira Xaguxarren ‘Udaleku Irekientzat’ eta kanpaldirako

Sábado, 12 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:04h.

Astigarraga - Astigarragako Udalak aurtengo Opor Giroan programako aukerak aurkeztu ditu hiru eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzat.

Hiru eta bost urte bitartekoen-tzat Jolas Txiki programa dago. Bost txanda izango dira ekaina, uztaila eta abuztuan. Jangela zerbitzua ere egongo da aukeran. Izen-ematea maiatzaren 21ean zabalduko da kiroldegian. Multikirola eskaintzan, sei eta hamabi urtekoentzat, ere matrikula 21ean zabalduko da kiroldegian.

Bestalde, Musika Udalekuak ere eskaintzen dira sei eta hamaika urte bitartekoentzat. Izen-ematea 21ean hasiko da musika eskolan. Xaguxar elkarteak sei eta hamabi urte bitartekoentzat Udaleku Irekiak antolatu ditu eta izen-ematea astelehenetik ostiralera irekita egongo da kultur etxean.

Gazteentzat, futbol kanpusa (informazioa: 617 633 955), kanpaldia Nafarroan (izen-ematea datorren astean kultur etxean) eta Gaztelekua eskainiko dira. - A.M.