Asteartean San Isidro Eguna ospatuko dute Urnietako herrian

Goizean meza eta hamaiketako bat izango dira eta arratsaldean, txistulari topaketa eta elizan kontzertua

Sábado, 12 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:04h.

Urnieta - Urtero bezala, maiatzaren 15ean, datorren asteartean, ospatuko da San Isidro eguna, baserritarren eguna, Urnietan. Horretarako Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu baserritarren lana eskertzeko.

Programa 11.00etan hasiko da meza batekin eta hau amaitutakoan hamaiketakoa egingo da Lekaion bertsolariek girotuta. Ondoren, herri bazkaria burutuko da Zaldundegin.

Arratsaldean, txistularien topaketa Txanbolin Txistulari Bandak antolatuta, Euskal Herriko Txistulari Elkartearen babesarekin.

Egunarekin amaitzeko, 20.00etatik aurrera San Migel elizan, Araotz abesbatzak eta Ana Belen Garcia organojoleak kontzertua eskainiko dute. - A.M.