Klik Eguna ospatuko dute bihar goizean Getariako frontoian

A.R. - Viernes, 11 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 16:40h.

Getaria - Getariako Gure Esku Dagok antolatuta Klik Eguna ospatuko da bihar, goizeko 12.00etatik aurrera, herriko frontoian. Bertan, herritarrek euskal nazioaren burujabetzaren inguruan zergatik erabaki nahi duten azaleratuko dute, eta horren ondoren, giza-kate txiki bat osatuko dute ekainaren 10eko erraldoiari begira giroa berotzeko. Festa amaitzeko, Tarragonatik etorritako Colla Jove casteller taldeak emanaldia eskainiko du.