Irrintzi dantza taldearen jaialdirako sarrerak, larunbatean salgai

A.Z. - Viernes, 11 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 16:38h.

Zumarraga - Irrintzi dantza taldeak jaialdia egingo du hilaren 19an, 19.00etan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Sarrerak doan izango dira. Larunbat honetan banatuko dituzte, 12.00etatik 13.30era, Zelai Ariztiko leihatilan. Pertsona bakoi-tzak bi sarrera hartu ahal izango ditu. Larunbat honetan agortzen ez badira, jaialdiaren egunean banatuko dira: leihatilan bertan, 18.30etik aurrera.