Gure Esku Dagoren festa, larunbatean Areizaga-Kalebarrenen

A.Z. - Viernes, 11 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 16:39h.

Urretxu - Urretxu eta Zumarragako Gure Esku Dagok festa bat antolatu du biharko, ekainaren 10eko giza kateari bultzadatxoa emateko. Festa Areizaga-Kalebarren plazan izango da. 12.00etan txotx irekiera egingo dute eta txalapartarien, txistularien, trikitilarien eta dantzarien saioak egongo dira. Baita haur jolasak ere. Gainera, giza katean izena emateko aukera egongo da. Baita gaur ere: 19.00etatik 20.30era, Eitzan.