Bihar irakurketa jarraiak eta askotariko pintxoak izango dira

M.S.S. - Viernes, 11 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 16:34h.

Zizurkil - Euskalkien Eguna ospatuko dute bihar Zizurkilen. 11.00etan hasita, Joxe Arregi plazan hainbat euskalkitako irakurketa jarraiak egingo dituzte lurralde bakoitzeko ordezkari ezagunek. Ordu berean, lurralde bakoitzeko postuak jarriko dira turismo-eskaintzarekin eta lurralde bakoitzeko janariak prestatuko ditu Xabi Tello sukaldariak. Pintxoak laguntzeko edariak ere izango dira.