Antolatuta daude Beasaingo mozorro eguneko jaimak

Beasaingo udal ordezkariak, jaimen eta bizilagunen ordezkariekin.

Ordutegia, musikaren bolumena eta zabor bilketa adostu dituzte

M. Aranburu - Viernes, 11 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

beasain - Datorren larunbatean, hilak 19, izango da Beasaingo Loinatz jaien barruan mozorro eguna. Egun horretarako jaimak eta karrozak jarri ohi dituzte herritarrek kalean, eta Udal gobernuak egindako bitartekaritzaren bidez, jaimak jarriko dituzten gazteek eta Zaldizurreta kaleko bizilagunek mozorro egunean sor-tzen diren eragozpenak gutxitzeko zenbait neurri adostu dituzte.

Hasteko, eguerdiko 12.00etatik aurrera jarri ahalko dira jaimak kalean, ordu hori iritsi arte kalea libre mantendu behar da ibilgailuentzat. Jaima guztiei argindarra emateaz Udala arduratuko da eta goizaldeko bostetan etengo da guztientzat. Gainera, ez da gasoliozko argindar sorgailurik onartuko eta jaima kokatzeko ezinbestekoa izan da aldez aurretik izena ematea, izan ere, jaimak non kokatuko diren erabakitzeko, zozketa egin da. Talde bakoitzak bere lekua gordeta izango du eta talde bakoitzak egokitu zaion tokia adierazten duen txartela jaso beharko du udaltzaingotik.

Zaborra botatzeko bi puntutan edukiontziak jarriko ditu Udalak. Zaldizurreta kaleko 15. zenbakiaren parean beira eta plastikoa botatzeko eta kale honen atzealdean, traste zaharrak eta tramankuluak botatzeko beste edukion-tzi bat egongo da.

Errekan ere zaborra agertzen da urtero eta garbiketa lanak ordain-tzeko talde bakoitzak diru kopuru bat jarriko du lan hori egingo duten pertsonei ordaintzeko. Ordainketa hau taldeek beren kokapena adierazten duen zenbakia udaltzaingotik jasotzera doazenean egin beharko dute, maiatzaren 17 eta 18an.

Zaldizurreta kaleko bizilagunek azken urteetan duten kalte nagusiena musikaren bolumen altuegia izan da. Hori aintzat hartuta, bizilagunen ordezkariek eta jaimak kokatzen dituztenek Udal agintariekin egin dituzten bilerei esker, musikaren bolumenari neurri egokia jartzea erabaki da arazo horri konponbidea emateko. Honakoa izan da erabakia: talde guztiek alokatuko dituzten musika ekipoek soinuaren neurria mugatua izango dute, 100 dezibelio ingurukoa eta ezingo da muga hori gainditu.

Secciones