'Mugarrixak' parodia, bihar Arkupeko oholtza gainean

A.D. - Viernes, 11 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 16:43h.

Aretxabaleta - Apropox proiektuak ekoiztutako lehen lanarekin gozatzeko aukera egongo da bihar Aretxabaletako Arkupen (22.00etan;lau euro). Mugarrixak izenburu du komedia honek eta Beñat Arizabaleta, Jon Zubiaga eta Lur Garai dira an-tzezleak, Iurgi Etxebarriaren zuzendaritzapean. Atxabaltar eta mondrautar batek 1.490eko maiatzaren 12an mugarri baten inguruan izan zezaketen liskar bati buruzko antzezlana da, oroimen historikoa jasotzen duena. Udaletxearen enkarguz sortutako lana da.

Secciones