Tailerra eta produktuen zozketa izango dira biharko Merkatu txikian

J.L. - Viernes, 11 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 16:45h.

Mutriku - Beheko Plazak Udalak antolatzen duen Merkatu txikiaren beste edizio bat hartuko du bihar, 9.00etatik 14.00etara. Bertan baserritarren eta inguruko hainbat ekoizleren produktuak salduko dituzte eta horretaz gain baratza txiki bat etxeko balkoian prestatzen ikasteko tailerrak izango dira, 11.30etik aurrera eta Kutxa Ekogunearen eskutik. Eta hori gutxi balitz, 50 eurotan baloratuta dagoen produktu sorta bat zozkatuko dute merkatuan erosketaren bat egiten duten guztien artean.