Gure Esku Dago taldeak egun osoko festa antolatu du biharko

J.L. - Viernes, 11 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 16:47h.

Soraluze - Gure Esku Dago taldeak Klik eguna izeneko festa antolatu du biharko, "ekainaren 10ean egingo den giza-katea girotzen joateko". Jaia hasteko, Katiuska klownak girotutako haur eta helduentzako jolasak egongo dira 11.30etik 13.30era bitartean Zubian eta horren ondoren argazki-kolektiboa (13.30), herri bazkaria (14.30), egunean zehar erreko den txerriaren dastaketa (19.00), Elutxa txarangaren kalejira, saski baten zozketa (22.30) eta La Furia, Kokein eta Deus ez! taldeen kontzertua.