Uxue Alberdik jaso du 111 Akademiaren saria

Viernes, 11 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:04h.

‘jenisjoplin’. Uxue Alberdik atzo arratsaldean jaso zuen 2017ko 111 Akademiaren Saria lehengo urtean argitaratu zuen Jenisjoplin eleberriarengatik. Akademiako kideek aukeratu zuten nobela, urtarriletik apirilaren 8ra iraun zuen hiru txandako bozketa-saio baten bitartez -Jenisjoplin Maddi Zubeldiaren Deserria haurtzarorekin iritsi zen finalera-. Andoaingo bastero Kulturunean jaso zuen Alberdik saria. Ekitaldia Lou Topet talde zarauztarraren doinuek gidatu zuten. Argazkia: Iker Azurmendi