Ateak zabalduko ditu larunbatean Zarauzko Musika Eskolak

Jueves, 10 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:22h.

ZARAUTZ – Larunbat honetan, hilaren 12an, ate irekiak ospatuko dira Zarauzko Imanol Urbieta Musika Eskolan. Hala, aukera ezinhobea izango da eskolan ikasten diren gaiak eta musika tresnak ikusteko eta informazioa jasotzeko. Jakinarazi dutenez, denentzako zabalik izango da jardunaldia, eta 10.30etik 12.30era bertaratu ahal izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, 686 884 628 telefonora dei daiteke. – A.R.