Adinekoentzako kirol zirkuituan hobekuntzak egiten ari da Orio

Jueves, 10 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:22h.

ORIO – Ibai Ondoko parkeko edadetuentzako kirol zirkuitua berritu du Orioko Udalak, eta beste bat instalatuko du laster autopistaren inguruan, Estropalari kalearen bukaeran. Ibai Ondoko zirkuituan dauden aparatu berak izango dira han ere;zortzi, guztira. Zirkuitu berriaren zorua prestatzen ari dira jada eta bi aste barru instalatuko dira aparatuak. Zirkuitu berrien eta zaharren egokitzearen aurrekontua 11.700 eurokoa da. – A.R. 

Secciones